XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- tortura eta tratu txar, krudel eta apalgarrien debekua,

- zuzenbidearen aurrean pertsona bezala tratatua izateko eskubidea,

- epaiketa efikaza eta eskaera judizialerako eskubidea,

- atxiloketa arbitrarioaren debekua, herbesteratzearen debekua,

- prozesu justu, entzutegi publiko eta epaitegi inpartzial eta independienterako eskubidea,

- errugabetzat joa izateko eskubidea alderantzizkoa frogatu arte (inozentziaren presuntzioa),

- intimitate eta bizitza pribaturako eskubidea, etxeko, familiko eta korrespondentziako babesa,

- mogimendu libre eta erresidentziarako eskubidea,

- asiloa bilatzeko eskubidea,

- naziotasunerako eskubidea,

- ezkontzeko eta familia sortzeko eskubidea,

- pentsamendurako, kontzientzia eta erlijiorako eskubidea,

- iritzi eta adierazpen askatasunerako eskubidea,

- bilera eta asanblada eta erakunde pazifikorako eskubidea,

- norberaren gobernuan parte hartzeko eskubidea eta funtzionari izateko eskubidea norberaren estatuan.

Eskubide hauek imunitateak dira.

Eskubide hauek egikaritu ahal izateko estatuak gizabanakoa bakean utzi egin behar du, gehienera jota, estatuen antolamendu berezi bat eskatzen du: demokratikoa, epaiketa justu bat antolatzea, epailego independientea izatea.

Giza Eskubide hauen artean gehienak ez dira erabatekoak, ikus bestela 29,2. artikulua:

edozein pertsona, legeak mugatzen duenera bilduko da, bere eskubideaz eta aukeraz gozatu nahi badu; baina besteen eskubideak ezagutzeagatik eta zaintzeagatik eta herri-aginte batean on-legeak eta burubide onak eta ondo bizitzeak eskatzen dutenagatik (ingleseko bertsioan: in the exercise of his rights and freedoms, everyone shall be subject only to such limitations as are determined by law, solely for the purpose of securing due recognition and respect for the rights and freedoms of others and of meeting the just requirements of morality, public order and the general welfare in a democratic society).

Eskubide sozio-ekonomikoak (22. - 28. artikuluetan):

- segurantza sozialerako eskubidea,

- eskubide ekonomiko sozial eta kulturalak egikaritzeko eskubidea estatuko ekonomiak onartzen duen heinean,

- lana egiteko eskubidea (baina ez lana ez egiteko eskubidea),

- soldata justurako eskubidea

- sindikatzeko eskubidea,

- aiserako eskubidea,

- bizitza maila egokirako eskubidea,

- hezkuntzarako eskubidea...